|
Lezeetako gunean berean, parke megalitikoak tamaina naturaleko Trikuharrien, Harrespilen eta Lur-muinoen berrosaketak aurkezten ditu, Euskal Herriko mendietan ikus zitezkeenak eta daitezkeenak bezalakoak.
Oinarri zientifiko zorrotzen araberako berrosaketa horiek antzinako errito batzuk aipatu eta erakusteko parada ezin hobeak dira.
Euskal
hil-mundua
Euskal Herriko trikuharri anitzetarik lehenak (lurperatzeko hilobiak) artzaintza eta laborantzarekin batera agertu ziren, duela 5 000 urte inguru. Beranduago, indoeuroparrak heldu aitzin, hau da, K.a. azken milurtekoan harrespilak (erretzeko hilobiak) agertu ziren. Horietan aurki ditzakegu, hain segur ere, euskal hilarriaren itxurarik zaharrenak eta honen jatorria.
Jacques Blot Doktoreak, Euskal Herriko historiaurrean aditu arkeologoak eta protohistoriaz ikerlan anitzen egileak diseinaturik, libroki bisitatzen den parke hori tresna pedagogiko paregabea da bai ikastetxeentzat, baita publiko zabalago batentzat ere.
|