Sarako Web-Gune ofiziala

Sarako Herria

 

 

 

 

frantsesa

euskara

castellano

inglesa

 

 

 

 

Harrera

Sarako Lezeak

Guneko museoa

Parke megalitikoa

Nola iritsi

Ordutegia eta tarifak

Kargatzea

Taldeentzako eskaintzak
Loturak

 

Bandeau

 

 


Mitoak, kondairak eta erritu sekretuak 

Barandiaran    Betidanik ezaguturik, Sarako Lezeek garrantzi handiko funtzioa bete dute mugaz gaindiko lurralde honetan, historiaurrean bizileku, gerla desberdinetan gerizaleku, eta “gaueko lanarentzat” pasabide eta trukaketa gune gisa baliatu baitute gizakiek.
     Lezeei buruzko lehengo kondairek oraindik irauten dute. Joxe Miel Barandiaran historiaurrelari eta etnologo ospetsuak bildurik, Euskal Mitologiarekin bat egiten dute, ondoko ideia agerian utziz : gizakiak lur bat ukaiteko eskubidea daukala, bertan bizitzeko eta lurperatua izateko gisan.
     XVII. mendean, Euskaldunek “AKELARRE” deitu gaueko biltzar misteriotsuetan gogotik parte hartzen dute. Sorginkeria estakurutzat hartuz, biltzar horien aurkako zapalkuntza biziki gogorra da.
    Joxe Miel Barandiaran-entzat, ikerketak egiteko eremu emankorra izan da lurralde hau. Euskal antropologorik handiena eta gure aroko izpiritu argienetarik bat izanik, Joxe Miel Barandiaran gipuzkoarra (Ataunen sorturik) 15 urtez bizi izan da Saran. Saratarrek « semetzat » harturik, kartsuki segitu zuen bere ikerlanak egiten.

 1991an hil zen, 102 urte zituela. Sarak bisitaldi berria eskaini nahi dio omenaldi gisa, Euskaldunen oroimenari eskaini dion bere bizi osoko obrarengatik eskertzeko.

 Outils  

   Euskal Herrian aurkitu gizaki aztarnarik zaharrenak 200 000 urtekoak dira. Antropologo, hizkuntzalari eta arkeologo batzuek diotenez, euskara protohistoriaren hastapenean jadanik erabilia zen. Erromatarrak Euskal Herrira iristerakoan, aro historikora pasatu ginen.

   Aurten, museoa itxuraz aldatu da !

 


Museoan aurkeztu aztarnak : 

  • Historiaurrekoak : silex, orein-adarrak, karrakailuak, xixelak, errasketak, gezi-puntak, harri leunezko aizkorak.
  • Protohistorikoak : giza-hezurdurak, errauts-kutxatilak, zeramikak, brontzezko aizkorak.
  • Historikoak : diru-altxor erromatarra, diru faltsua, Napoleonen garaiko aztarnak.