Sarako Web-Gune ofiziala

Sarako Herria

 

 

 

 

frantsesa

euskara

castellano

inglesa

 

 

 

 

Harrera

Sarako Lezeak

Guneko museoa

Parke megalitikoa

Nola iritsi

Ordutegia eta tarifak

Kargatzea

Taldeentzako eskaintzak
Loturak

 

 

Bandeau

 

 

DESKRIBAPENA

KIDEAK

ARGAZKIAK

 


Atzo, XIXgarren mendea

 Entrée de la Grotte"Leze ikaragarri honetara sartu aitzin, hotzikara ematen duen sabel magiko honen iluntasun beltzera barneratu aitzin, ez da ahantzi behar makila sendo bat hartzea urratsak segurtatzeko eta zuzi anitz eramatea urratsak gidatzeko".

( 1847 VEDEL )

 

    
Gaur egun, Argi-Soinua

   Sarako lezeen antolamendua zinez berezia eta kalite handikoa da. Ingeniari, artista, teknikari, historiaurrelari, historialari, Euskaldun eta Euskaldun ez diren anitzen esku hartzeari esker, gure arbasoen ondarea babesturik iraun eta iraunen du.Grotte
    Lurpeko munduan lehen aldikotz erabili teknologiak baliatuz, bisitaldia argi-soinu berri batek apaindu eta alaitua da.
    Gainera, ibilbide osoaren birmoldaketak haitzuloa begi berri batez deskubritzeko aukera ematen du, orai arte gutti ustiatuak izan diren tokiak argitan emanez.
    Ibilbidea denentzat erabilgarria da lauzaz estalia den bideari esker.

 

 

Osorik berridatzi bisita-gidoia

 

Grotte   Bisita-gidoi berria 3 gai nagusitan zentratua da : haitzuloaren formazio geologikoa, Euskaldunen mitologia eta herri-sinesmenak, eta Euskaldunen jatorria.

 

   Azken gai horiek Barandiaranen ikerlanen arabera aurkeztuak dira. Euskal Kultur Erakundeak (EKEk) eta Mikel Duvert-ek (Barandiaranen obra hobekien ezagutzen duen ikerlari frantsesak) gidoi honen idazketan parte hartu dute. Hemen eskertu nahi ditugu ekarri diguten laguntza preziagarriagatik.

   45 minutuko bisitaldi berria ondoko lau hizkuntzetan eskainia da : euskara, frantsesa, espainiera eta ingelesa.

  
  

 LAMINAK itzuli dira ...

 

   Nahiz iraganean lamiek lezea gustukoa zuten, aspalditik ez genituen ikusi Sarako aldean ....
Aurten, herrian diotenez, haietarik batzuk lezean agertu omen dira…

 

   Euskal mitologiatik eta herri-sinesmenetatik ateraiak, lamiak naturaz gaindiko izakiak dira, gizaki itxura dutenak. Iturrien ondoan eta lezeetan bizi diren intxisuak dira. Ez dira batere arriskugarriak eta zerbitzu anitz eskaintzen ahal dizkiete gizakiei.

 

   Hain zuzen, gizakien eta lamien arteko topaketa gerta dadin, Sarako lezeek eskultore bati galdetu diote pertsonaia hori moldatzea, euskal literaturako kontakizun ospetsu batzuk - Barandiaranenak bereziki - iturburu hartuz.

 

   Gero, Yves Gentet-ek,laser-fisikan adituak eta asmatzaile akiezinak izaki mitiko honi dimentsio misteriotsua ematen jakin izan du.
Laser maisu horrek Sarako lezeentzat bereziki sortu du neurri handiko irudikapen holografiko bakar bat, harkaitz baten gainean flotatzen duena…

 


Gertakari berri berria lurpeko munduan!